Zaraobe: zure ikastetxea

Gure helburu bakarra zuretzat aukerak sortzea da




Etengabeko prestakuntza

Ez utzi ikasteari. Lanbideren eta Arabako Foru Aldundiaren ikastaroak, prestatuago egon zaitezen

Hementxe hasten da zure etorkizuna!

Lanbide Heziketa edota Batxilergoa aukeratu... erabakia zeurea da.

Zaraobe: zure ikastetxeaEtengabeko prestakuntzaHementxe hasten da zure etorkizuna

HEDATZE

2025

Ikusi hemen!

LANBIDEKO IKASTAROAK, MARTXAN!

2025

Matrikulazio prozesua

Azken albisteak

12/06/2025

Batxilergorako MATRIKULA zabalik! Ekainaren 16tik 30rera

BATXILERGOrako matrikula 2025-2026 kurtsorako Eskabideak eta dokumentazioa entregatzeko epea: 2025eko ekainaren 16tik 30rera, biak barne. ZARAOBEN lehendabiziz matrikulatzen diren ikasleek ekarri behar dituzten dokumentuak: Errepikatzaileak eta 2. mailan matrikulatuko diren ikasleek ekarri behar dituzten dokumentuak: Behar diren dokumentu orriak ondoren dituzue. ORDAINKETAK EGITEKO XEHETASUNAK:
12/06/2025

Arabar ikasleentzako joan-etorrien gastuak ordaintzeko diru-laguntzak

Araban erroldatuta dauden joan-etorrien gastuak ordaintzeko ikasleentzako diru-laguntzak 2024-2025 ikasturtean, Batxilergoko, Erdi Mailako edo Goi Mailako prestakuntza zikloetako ikasketak egin eta Araban bizi diren udalerritik beste udalerri batera joan behar duten ikasle gazteentzat diru-laguntzak emateko deialdia zabaldu du Arabako Foru Aldundiak. Eskaerak egiteko epea 2025eko ekainaren 16tik 30rera arte izango da, biak barne. Tramitazioa, bakar-bakarrik on line izango da, […]
09/06/2025

Amurrioko Udala eta Zaraobe Institutua elkarlanean aritu dira herriko bankuak irisgarri egiteko

900 euroko inbertsioa egin du Udalak eta hezkuntza zentroko bost ikasle talde batu dira ekimenera. Zaraobe Institutuko bost ikasle talde eta Amurrioko Udala elkarlanean aritu dira banku publikoentzako 100 pieza ekoizteko eta egokitzeko. Ekimena parte hartzerako aurrekontuen ideietatik sortu da, hiri altzarien irisgarritasuna hobetzeko eta indarrean dagoen araudia betetzeko. Pieza […]
20/05/2025

Batxilergoko 2. mailako noten banaketa

Aurreko asteko ostiralean ikastetxeko areto nagusian 2024-2025 ikasturteko Batxilergoko 2. mailako noten banaketa egin zen. Batxilergoko 4 taldeko ikasleek dotore-dotore haien tutoreengandik jaso zituzten Zaraobe BHIn izandako beraien azken urteko boletinak. Batzuek 6 ikasturte eman dituzte bertan, eta beste batzuek Batxilergoko bi urteak. Guztiok pozik eta alaitasunez ospatu zuten eguna. […]
15/05/2025

Euskaraldia hasi da!

EUSKARALDIAren helburu nagusia herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabilera handitzea da, gutxieneko baldintza euskara ulertzea izanik. 2018an egin zen lehen aldiz ariketa, Euskaraldia: 11 egun euskaraz. Orduan norbanakoengan jarri zen fokua eta milaka izan ziren hizkuntza ohiturak aldatzeko helburuarekin ahobizi eta belarriprest moduan ariketan parte hartu zutenak. Bigarren ariketa 2020an burutu […]
27/04/2025

2025-2026 ikasturterako LANBIDE HEZIKETA Goi maila, Erdi mailako Zikloak eta Hasierako LH egiteko IZEN EMATEAren EGUTEGIA

Hezkuntza eskaintza: IZEN EMATEAREN BURUTZEA (aurrematrikula ikasle berrientzat soilik izango da): EZINBESTEKOA da aurrematrikula egitea, ohiko matrikulatze-aldian ikasle onartua izateko. Hiru modutan egin daiteke: Oharra: B+ (AB + D) ereduetan eskaintzen diren zikloetan plaza bat lortzeko aukera gehiago izan dezazun, oso gomendagarria da B eredua beti lehenik aukeratzea, eta, ondoren, […]
08/04/2025

Erasmus +

Erasmus + Jende gehienak Erasmus + unibertsitate garaiko ikasketekin lotzen du. Zaraoben aldiz, DBH3n hasten gara Erasmus+ programarekin lotutako astebeteko egonaldiak egiten Europan zehar. Hurrengo ikasturtera begira DBH3, DBH4, 1. batxilergo eta 2. batxilergorako astebeteko egonaldiak prestatzen gabiltza. Egonaldi hauek Frantzian, Alemanian, Italian eta Polonian egingo dira. Datorren ikasturtean 70 […]
03/04/2025

LANBIDE HEZIKETAKO ATE IREKIAK – 2025/04/14

Datorren ikasturtera begira eskaintzen ditugun Lanbide Heziketako Oinarrizko, Erdi-mailako edo Goi-mailako zikloetan interesik baduzu, edota hauetako bat edo batzuen artean zalantzatan bazaude, pasa gure Lanbide Heziketako eraikinetik APIRILAK 14an 17:00 orudutan eta izan ditzakezun zalantzak argituko dizkizugu. Ez da beharrezkoa aldez aurretik izenik ematea. Zaraobetik zure etorkizuneko ibilbide profesionala bideratzen […]

Zaraobetik pasatu dira...

  • Nire ibilbidea Zaraobe institutuan gorabeheratsua izan zen, momentu onak eta txarrak izan nituen. Baina 4 urte igaro ondoren Bigarren Hezkuntzan, eta beste bi urte Batxilergo teknologikoan, Laudion Automatizazio eta Errobotika industrialeko Heziketa Zikloa egitea erabaki nuen, eta Mekatronika industrialeko beste Heziketa ziklo bat Zaraoben. Duala egin ondoren, une honetan ia 5 urte daramatzat Laudioko Envases enpresan. Beraz, karrera bat ala Lanbide Heziketa egiteko zalantzan dauden guztiei esango nieke, bi aukera horiek lan bat aurkitzeko unean irteera onak dituztela.
    David Jiménez
  • Foto de Carmen Uribarren

Jarri harremanetan.

Zalantzak, galderak? Gustura lagunduko dizugu!

    Arduraduna/IFK: ZARAOBE BHI - S-4833001-C. Ikastetxearen izenean, ematen diguzun informazioa tratatzen dugu, gure produktu eta zerbitzuei buruzko publizitatea edozein bidetatik bidaltzeko (posta, posta elektronikoa edo telefonoa). Jarduerari uzteko eskatzen ez den bitartean gordeko dira emandako datuak. Datuak ez zaizkie hirugarrenei lagako, legezko betebeharren bat dagoenean izan ezik. Eskubidea duzu baieztatzeko ea ZARAOBE BHIn zure datu pertsonalak tratatzen ari garen. Beraz, eskubidea duzu zure datu pertsonalak eskuratzeko, datu okerrak zuzentzeko edo ezabatzeko, datuak jasotako helburuetarako beharrezkoak ez direnean.